XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eibar-ko etxiak dauken ur-korrientia korrientia izan biar, Sagar-errekan markakorik ez dalako , ixa ointxura arte, guztia Plaentxia-tik eroiena izan da.

Plaentxia-ko Sagar-errekakua, ez ordia duakua; beti izanda asko kostautakua plaentxiatarreri trukautakua.

Ezer danian plaentxiatarrak esateko eukitzen dabe, eureri eskerrak azaltzen dirala eibartarrak garbi txamar.

Ta, euron urorrek Eibar-ko ardauak graduetan bajatzen ba-ditue be, eibartarrak plaentxiako uretik edaten dabenetik askoz zelebriauak ei dira.

Balitxeke ur orrek izatia zirikadetarako grazia, plaentxiatar guztiak ortik edanaz sortu dira ta.

Negu gogor batian, izotzak Eibar-ko kaliak ibilli ezindako moduan laga zituan.

Eibar-ko dendetan euan gatz guztia izotza urtzen gastau zan, ta ala ta guzti be ez zan naikua izan izotz dana kentzeko, erriko semiak kalian seguru ibilli daitxian.

Dotorien oitxuraz, telefonoz ots ein eben auzo errietara ta kanbioi bat juan zan Plaentxiara gatz eske; kañoi-fabrikako ekonomatuan ba-zala ta.

Eibartarrok ara eldu ziranian, konsejal batek esan ei zetsen: - Zer mutillak; Olan dok ala!.

Lenago ura eruan zenduen da oin gatza nai dozue?.

Oin ezkeriok berakatzak pe emongo detsueguz; eibartarrok berotzeko berakatz-sopia ein deizuen.